Jarduerak

IrriSarri Land lurralde mugagabea da.
Ikusi eskaintzen ditugun jarduera guztiak eta egin ezazu zure plana.

Erreserba behar dutenak

Bost jarduera hauek, ez dira Natura Sarreran sartzen, baina egun zoragarria pasatzeko jarduera hauek egitea gomendatzen dizuegu. Aukeratu egin nahi duzun hori eta erreserbatu. Planifikatu zure eguna, nahi duzun modura.

  1. Pausoa: Sarrera erosi
  2. Pausoa: Jarduerak erreserbatu
  • Tirolinak

    Gutx. adina:
    3 urte
    Pisu min:
    40kg
    max:
    110kg

    Adrenalina eta emozioa. Hori da sentitzen duzuna IrriSarri Land-eko tirolinetatik botatzean. ( T-900 Nafarroako eta EAEko luzeena)

    17€ 3-12 urte

    18€ +12 urte

  • Arborismoa

    Iraupena:
    90min
    Gutx. adina:
    3 urte

    Zuhaitzetatik igo nahi al duzu? Natura beste ikuspegi batetik gozatzea da ideia.

    17€ 3-12 urte

    18€ +12 urte

  • Express Trena

    Iraupena:
    1h aprox
    Pertsona Min.
    8

    Interpretazio-ibilaldi gidatua egiten duen trena.

    8€ 3-12 urte

    9€ +12 urte

  • Zaldi Ibilaldia

    Gutx. adina:
    3 urte

    Etxeko txikiek zaldiarekin lehen kontaktua izan dezaten.

    16€ 3-12 urte

  • Laser Tag

    Iraupena:
    1,5h
    Pertsona Min.
    6

    Estrategia-jolas lehiakorra da, eta bi talderen arteko borroka simulatzen du, argi infragorria duen sorta bat erabiltzen da munizio gisa. Ez du inolako kalterik eragiten eta segurua da.

    18,5€ 3-12 urte

    19,5€ +12 urte

Natura Sarrerarekin barne

Natura Sarrerarekin parkera sarbidea izateaz gain, parkean dauden hainbat instalazio eta jarduerez gozatzeko aukera izango duzu. 8 jarduera hauek zuen eskura dituzue.

  • Zubi Tibetarra

    IrriSarri Land-eko basoa zeharkatzen duen 140 metroko zubia, 50 metroko altuera duena.

  • Jolastokia

    Rokodromoa, kirol pistak, puzgarriak eta urte batetik gorako haurrentzat lorategia. 1000 m2-ko gune estalia.

  • Ur Jolasak

    60 m2-ko gunea, ur-zurrustez betea.

  • 6 ibilaldi

    6 ibilaldi: paisaia-, abentura-, zentzumen-, mitologia- eta natura-ibilaldia, eta Baxiren Bila ibilaldia.

  • Baso bainua

    Gizartean balio jasangarriak sustatzeko helburuarekin sortutako ibilbidea da.

  • Besarkaden basoa

    Baso honetan margotutako hamar akazia daude eta horiek mezuak dituzte idatzita. Basoaren energia sentitzeko eta naturarekiko lotura estutzeko esperientziara gonbidatzen zaitu gune honek.

  • Ikatzaren Museoa

    Aire libreko museoa, basoetan soberan egoten zen egur-ikatza nola lortzen zen ikasten da.

  • Disc Golf

    Disc Golf-eko zelaiak parkeko hainbat lurzatitan banatuta dauden 18 saski ditu, desnibel desberdinetan; azken zuloak 140 m arteko jaurtiketa distantzia dauka.