Project Description
Aire libreko museoa, basoetan soberan zegoen egurretik ikatza nola lortzen zen ikasteko eta ikazkinaren irudia hobeto ezagutzeko balio du.
Ikaztegia azaroak 2an piztea
- Larunbata: 10:00etatik 19:00etara
IrriSarri Land-en ezinbestekoa da ohiturak zaindu eta horiek bizirik mantentzea. Horregatik, urtero, azaroaren amaieran, ikaztegia pizten da, lehen egiten zen bezala. Ikaztegia eraikitzeko Irisarriko basoetako 18.000 kg inguru zur erabiltzen dira, gaztainondoetako eta haritzetako egurra batez ere.
Une horretatik aurrera, IrriSarri Land-eko bolondresek ikaztegia (txondorra) zaintzen dute dena ongi joan dadin eta, dena ongi badago, ikatza lortzen hasten gara urtarrila hasieran. Ikatz horren gehiengoa parkeko jatetxeetako parriletarako erabiltzen da.
Ikaztegiaren piztean euskal kulturaren alorreko pertsona ezagunek hartu dute parte: Iñaki Perurena, Xabier Euzkitze, Xabier Argote, Toti Martínez de Lecea, Aizpea Goenaga, Itziar Sistiaga, Julian Iantzi, Mikel Urdangarin eta Zaporeak proiektuak.