Project Description

Basoan sartu eta natura bere osotasunean sentitzeko ibilbideak. Oinutsik, begiak estalita… egin daitezkeen ibilbideak. Sentitu eta bizi natura buruan eta gorputzean.

Abentura Ibilaldia

Iraupena: 40 min.

Zubi tibetarra zeharkatzen duen ibilaldi ederra basoan barna.

Paisaia Ibilaldia

Iraupena: 90 min.

Distantzia: 3,5 km

Ibilaldi polita, parkeko hainbat txoko eta ikuspegi ezagutzeko. Ibilaldian interpretazio-zentroa, karobia, ikatzaren museoa eta abar ikus daitezke.

Zentzumenen Ibilaldia I & II

Iraupena: 60 – 90 min..

Bi zati ditu. Lehenengoan, oinutsik sentituko dituzu naturaren testura desberdinak. Bigarrenean, begiak itxita irudimena ukimenaren bitartez garatu ahal izango duzu, naturarekin jolastuz.

Mitologia Ibilaldia

Iraupena: 60 min.

Ginkana gisa, euskal pertsonaia mitologikoak ezagutuko dituzu. Basoan egiten den ibilaldia da.

Natura Ibilaldia

Iraupena: 60 -90 min.

IrriSarri Land eta inguruko fauna eta flora ezagutzeko ibilaldia, Mitologia Ibilaldiarekin topo egiten du honek.

Baxiren Bila Ibilaldia

Iraupena: 60 – 90 min..

Pista batzuk jarraituz gure lagun Baxi aurkituko duzu.

  • rutas por el parque